XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Kritikez gain, aurrerantzean zer egin ere proposatu du ETAk:
.
Kritikak edo une kritikoaren baiztapena baino gehiago, irtenbidea iruditu zaigu nabarmendu beharrekoa, eta halaxe egin dugu gure titulu nagusietan, beste egunkarietan interesgunea beste nonbaitera joango zela sumatu arren.
Nola ulertu behar da ur hotzezko zaparrada moduko hau Lizarra-Garaziko Akordioak lehen urteurrena ospatzeko bi aste eta Udal Hautetsien Biltzarra eratzeko hiru aste falta direnean?
Ostegunean komunikazio zuzen eta ziurra bermatuko duten bideen bila
arituko zela esaten bazuen, oraingoa erretzat jo daitekeela pentsatu behar da.
Horrela uler daiteke, bederen.
Interpretazio hori egin du El Diario Vasco-k,
Logika horren barruan, albistearen egileak, Alberto Surio kazetariak, orain arteko bitartekaria nor izan den argitu du:
Egia esan, Uriarte gotzainaren izena eta argazkia maiatzaren amaieratik aipatua izan zen zenbait komunikabidetan; esate baterako,
Izan ere, egunkari horretan, Mayor Oreja Barne ministroaren ondoan ateratako argazkia Barne Ministeriotik bideratua izan zen, gotzainaren gogoz kontra.
Dagoeneko esan daiteke Uriarte gotzainaren bitartekaritza, Espainiako Gobernuaren eta ETAren artean zein Gobernuaren eta HBren artean, bideragarritasunik gabe gelditu dela.